Tomasenen aurkezpena

 

 “Altza guztion artean” prozesuaren aurkezpena  ekainak 25ean burutu genuenTomasene kultur etxean arratsaldeko 19:00tan.

Bertan prozesu honen helburuak gogoratu ditugu: altzatarrok Altzako etorkizuna nolakoa izan behar duen aztertu, hausnartu eta landu.  Honetarako 2013an hasi ginen lanean, lehenik gaur egungo Altza nola garatu den ulertzen ibili gara, eta honetarako Altzako institutuko ikasleak, Herri Ametsa ikastolako ikasleak eta Eraikuntza institutuko ikasleekin ibili gara lanean.

Tomasenen bildu ginen 30 lagun inguru Altzako lurraldearen bilakaera erakusten duten 4 maketa aurkezteko. Bertan egon ziren Eraikuntza L.H.ko Institutuko ordezkari bat (eskola honek aurten 25 urte betetzen ditu), baita ere Altzako institutuko 3.DBHko ikasleak, maketak burutu dituztenak eta nola ez prozesu parte hartzaile hau bultzatzen ari diren arkitekto-antropologo eta EHUko irakaslea den, bere laguntzaileekin eta ingeniari agronomoa (Auditz-Akularren ingurunearen azterketa egin duena).    Maketa hauetan Altzako lurraldea nolakoa izan den azaltzen da: 1800. urtean, 1950. urtean, 1970. urtean, 1990. urtean eta 2010. urtean.

Prozesu honi segida emateko maketa hauek orain Altzako herritar guztiei erakutsi nahi dizkiegu, denok hobeto uler dezagun Altza; eta uda osoan Altzako komertzio ezberdinetan ikusgai jarriko dira ahalik eta jende gehienak ikus ditzan, horretarako “Auzoa” merkatarien elkartearen laguntzarekin. Honekin batera iradokizun gutunontzi bat eta inkesta txiki bat martxan jarri da jendeak bete dezan, baita ere komertzio txikia bultzatzeko zozketa bat.

Irailetik aurrera parte hartze saioak-tailerrak egingo dira Altzako gaur egungo egoera aztertzeko, auzoak dituen beharrak, onurak eta gabeziak identifikatzeko. Guztia Altzaren etorkizuna marrazteko helburuarekin eta proposamen zehatzak lantzeko guztion artean.

Eztabaida hau burutzen den bitartean auzolanean burutuko diren parte hartze prozesuen berri eman dugu ere, besteak beste, Tomaseneko parkean mahai gehiago jartzea eta hainbat konponketa egitea, Eguzkitza gainan (“Campo de las pistolas”) beste hainbat piknik-eko mahai jartzea eta Auditz-Akularretik hainbat bide-gorri-berde burutzea seinalizazioak jarriz. Helburua teoria eta praktika uztartzea da, parte hartze prozesu hauetan jendea animatzeko eta motibatzeko.

20140625_195524 20140625_202107 20140625_201842 2014-06-25 19.50.24 20140625_193319